Chrysler PT Cruiser | |
---|---|
Ekoizlea | Chrysler |
Marka | Chrysler (mul) |
Ondorengoa | Fiat 500L (en) |
Segmentua | C segmentu |
Motorra | gasolinazko motor |
Luzera | 4.288 milimetro |
Zabalera | 1.748 milimetro |
Chrysler PT Cruiser modeloa auto konpaktu bat izan zen Chrysler konpainia estatubatuarrak eraiki zuen 2001etik 2010era bitartean. Bost ateko modelo bat izan zen, bi ateko aldaera kabriolet bat ere egin zen 2005etik 2008ra.
Plymouth markako modelo gisa aurreikusi zen hasieran, baina Chrysler bezala merkaturatu zen, Plymouthen produkzioa eten zenean.[1] PT Cruiser-en kanpoaldea Bryan Nesbittek diseinatu zuen, 1930eko hamarkadako estetikari keinu argi bat eginez.[2]
PT Cruiser Mexikon egin zuten Toluca Car Assembly lantegian eta Austrian ere bai Eurostar Automobilwerk lantegietan. 2010eko uztaileko produkzioaren amaierara iristean, munduan 1,35 milioi auto eginak ziren.[3][4]